Energia berriztagarrien instalatzaileak Gernikan

Orue iturgintza enpresan ingurumenaz arduratzen gara, eta gure bezeroei zein konponbide den egokiena gomendatzen diegu kasu bakoitzerako. Pellets,
pinu-ezpalak, eguzki-plakak, aerotermia, eguzki-energia, geotermia, sukalde-berogailu… bezalako produktuen erabilera, gutxieneko gastuarekin klimatizazio
ezin hobea lortzeko.

Honako hauek energia-iturri amaiezinak dira: eguzkiarena, eguzkia aprobetxatuz, geotermikoa, lurreko berotasuna aprobetxatuz, biomasa, egur-energia lortuz
eta pelletsa zerrautsa aprobetxatuz.

Zure beharrizanetara egokitutako berogailu eta ur beroaren aurrekontuak egingo dizkizugu, bezeroak errentagarritasun gehien lor dezan. Gainera, Eusko
Jaurlaritzako EVEren diru laguntza lortzeko behar den kudeaketa guztia egingo dugu, gainkosturik gabe.

Egun Eraikitze Teknikoaren Araudiaren (CTE) arabera, eraikin berriko etxebizitzetan etxeko ur beroaren %30 energia berriztagarrien bidez sortu behar da.
Irtenbide honekin eskariaren %100 betetzen dugu ur berorako zein berokuntzarako. Instalazio hori eginda diru laguntza jasotzeaz gain, denbora laburrean
amortizatzen da.

Energia berriztagarriak instalatzeagatik diru laguntzak Euskadin:

Orue iturgintzan energia berriztagarriak instalatzeagatik dauden diru laguntzen berri emango dizuegu.

Energia berriztagarriei buruzko berri gehiago:

Biomasa
Geotermia
Aerotermia
Eguzkiarena