Uraren arazketa Gernikan

Urari kaltzioa kentzeko tresna

Gure etxeetara datorren urak osasunarentzako kaltegarriak diren kare eta sustantzia ugari izaten ditu. Ur eskasia areagotuz doa, eta gure etxeetara heltzen
den ura edateko ur bihurtu behar dute, kaltzio eta magnesio ioiak murriztuz (hauek dira lertzoa sortzearen arrazoi nagusiak).

Harraskaren azpian osmosia jartzeko obra txiki bat eginez arazoa saihestuko duzu, eta zure familiak edaten duen urak deskonposizio organiko naturalak duen
kolorerik ez du izango.

Ez du karerik, eta gainera gure osasunerako eta etxetresna elektrikoetarako hain kaltegarria den kloroa kenduko du. Zure ura osasungarriagoa izango da
eta kloro zaporerik gabe.

Garbigailuko xaboian, bainuko gel, xanpu eta garbiketako produktuetan aurreztuko duzu, kantitate txikiagoarekin emaitza berdina lortuko duzu. Janariak
berezko zaporea izango du eta ez du ur gogorraren zapore metalikoa izango.

Zure etxean urari kaltzioa kentzeko tresna jarrita, urak karerik ez izateaz gain, berezko ezaugarriak berreskuratuko ditu, eta hoditeriak
ez du jasango buxadurak eragindako inkrustaziorik.

Zure azalak leun jarraituko du eta ileak distiratsu, maskara, krema… bezalako produkturik erabili gabe, eta produktuak erabili gabe distira eta leuntasuna
mantenduko dute.

Etxeko garbiketa azkarrago egingo duzu, ez baitituzu egunero garbitu beharko dutxa-itxitura, txorrotak, komuna, baldosak… Ez duzu karearen kontrako
produkturik erabili behar.

Alderantzizko osmosia

Alderantzizko osmosia uraren arazketa da mintz bidez, gehiegizko gatz-mineralak murrizten ditu, eta usaina eta zaporeak
neutralizatzen ditu ikatz aktiboaren bidez. Sistema hau da hedatuena kalitate handiko ura lortzeko. Praktika hau erabiltzen duten sektore nagusiak honako
hauek dira: industria kimikoa (kalitate oneko kosmetikoak egiteko, adibidez), farmazia-industria, elikagai-industria, jatetxeak…

Tresna hauek ez dira industriaren sektorean erabiltzen soilik; are gehiago etxeetara hedatzen ari da, harraskaren azpian jarri eta automatikoki
funtzionatzen du uraren sareko presioarekin.

Tresna hauen mantentze-lana gutxienekoa da, urtean behin (ur-sarreraren arabera) iragazkiak (mintzak) aldatu behar dira.