Gas Naturalaren instalatzaile baimenduak Gernikan

Gure taldeak Gas Naturala instalatzen, konpontzen eta saltzen lan egiten du. Gas Natural sistemetan altan eman, instalazioak egin,
berrikusi…

Zein abantaila ematen dizkigu Gas Naturalak?

Gas naturalak ura berehala berotzen du, etxeko guztientzat eta behar duzun guztietan.

Erosotasuna.

Etengabe hornituz doan energia da; beraz, ez du metatze-sistemarik behar, ezta berriz jarri beharrik ere.

Etxean aurreztu.

Merkatuan dagoen energia eraginkor eta ekonomikoenetakoa da.

Erraz eta azkar instalatzen da.

Denbora gutxian eta lan askorik gabe ura berotzeko galdara eta berogailua izango dituzu.

Ongizatea etxean.

Gas naturalaren berokuntzarekin logela guztietan tenperatura ezin hobea izango duzu (erradiadoreen edo zoru erradiatzailearen bidez).