Zer da cookiea?

Cookiea tamaina txikiko testu fitxategi ez kaltegarria da, eta ia edozein webgune bisitatzean zure nabigatzailean gordeta geratzen da. Cookieak webgune batera berriz sartzen garenean orri hori bisitatu dugula gogorarazteko erabiltzen dira. Jende askok ez dakien arren, cookieak duela 20 urte baino gehiagotik erabiltzen dira lehen World Wide Web nabigatzaileak agertu zirenean.

Zer EZ DA cookie bat?

Ez da ez birus bat, ez troiarra, ez zizarea, ez spama, ez spywarea; pop-up leihorik ere ez du zabaltzen.

Zer informazio gordetzen du cookie batek?

Cookiek ez dute gordetzen zuri buruzko informazio sentibera kreditu-txartelei edo bankuko datuei buruzkoa, argazkiak, zure NAN edo informazio pertsonala… Gordetzen dituzten datuak ezaugarri teknikoak dituztenak dira, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa…

Web zerbitzariak ez zaitu pertsona moduan erlazionatzen, zure web nabigatzailea baizik.   Izan ere, normalean Internet Explorer-ekin nabigatzen baduzu, eta Firefox edo Chromerekin nabigatzen baduzu, ikusiko duzu webgunea ez dela konturatu pertsona bera zarela; egia esan, nabigatzailea erlazionatzen du eta ez pertsona.

Zer motatako cookieak daude?

  • Cookie teknikoak: hauek oinarrizkoenak dira eta beste gauza batzuen artean ahalbidetzen dute bereiztea noiz dagoen nabigatzen gizaki bat eta noiz aplikazio automatizatua, noiz nabigatzen duen erabiltzaile anonimo batek eta noiz erregistratutakoak; web dinamika guztien funtzionamendurako oinarrizko zereginak dira horiek.
  • Analisirako cookieak: burutzen ari zaren nabigazio motari buruzko informazioa jasotzen dute, sekzio erabilienak, kontsultatutako produktuak, erabilera ordutegia, hizkuntza…
  • Publizitate-cookieak: Zure nabigazioaren arabera publizitatea erakusten dute, zure jatorria, hizkuntza…

Zer dira cookie propioak eta hirugarrenenak?

Cookie propioak bisitatzen ari garen orriak sortutakoak dira, eta hirugarrenenak, kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortutakoak; hala nola, Facebook, Twitter…

Zer gertatzen da cookiea desgaitzen badut?

Cookie bat desgaitzeak izan dezakeen garrantzia ulertzeko, hona hemen adibide batzuk:

  •  Ezingo dituzu web horren edukiak Facebook, Twitter edo beste edozein sare sozialetan elkarbanatu.
  • Webguneak ezingo ditu edukiak bere lehentasun pertsonaletara egokitu, online dendetan gertatzen den bezala.
  • Webgune horretako arlo pertsonalera ezingo zara sartu; esate baterako, Nire kontua, Nire profila edo Nire eskariak.
  • Online dendak: erosketak online egitea ezinezkoa izango zaizu, telefono bidez izan beharko dira edo denda badute, bertara joanda.
  • Ez da posible lehentasun geografikoak pertsonalizatzea, esaterako, ordutegia, dibisa edo hizkuntza.
  • Webguneak ezingo ditu aztertu webguneko bisitariak eta trafikoa, eta horrek webgunea lehiakorra izatea zailduko du.
  • Ezingo duzu blogean idatzi, ezingo dituzu argazkiak igo, iruzkinak argitaratu eta edukien balorazioa eta puntuazioa eman. Webguneak ezingo du jakin spama argitaratzen duen gizakia edo aplikazio automatizatua zaren.
  • Ezingo da sektorekako publizitatea erakutsi, eta horrek webgunean publizitate bidezko diru-sarrerak murriztuko ditu.
  • Sare sozial guztiek erabiltzen dituzte cookieak, eta desgaitu egiten badituzu, ezingo duzu sare sozialik erabili.

Cookieak kendu ahal dira?

Bai. Ez kendu soilik, baita ere modu orokor edo partikularrean domeinu zehatz baterako blokeatu.

  • Cookieak webgune batetik kentzeko, zure nabigatzaileko konfigurazio atalera joan behar zara, eta bertan domeinuarekin erlazionatutako gaiak aurkituko dituzu eta bertatik kentzeko aukera duzu.
  • Nabigatzaile ezagunenentzako cookieak konfiguratu.

 

Jarraian azalduko dizugu Chrome nabigatzailerako cookie zehatz batera nola sartu. Oharra: nabigatzailearen bertsioaren arabera, pauso hauek aldatu daitezke:

  1. Konfigurazio edo Lehentasunen atalera joan, Artxibo menuaren bidez edo goiko aldean eskuinean dagoen pertsonalizazio-botoiaren bidez.
  2. Atal desberdinak daude, “Aukera aurreratuak erakutsi” botoiari sakatu.
  3. Pribatutasunera joan, Edukiaren konfigurazioa.
  4. Cookie guztiak eta lekuen datuak aukeratu.
  5. Cookie guztien zerrenda agertuko zaizu, domeinuen arabera ordenatuta. Domeinu zehatz bateko cookieak topatzea errazago izateko, Cookieak bilatu atalean sartu helbidea osorik edo helbidearen atal bat.
  6. Iragazki hori burutu ondoren, eskatutako webgunearen cookieak pantaila batean edo gehiagotan agertuko dira. Orain aukeratu egin behar duzu eta X sakatu, cookieak kentzeko.

Internet Explorer nabigatzailean cookieak konfiguratzeko jarraitu ondorengo pauso hauek (nabigatzailearen bertsioaren arabera aldatu daitezke):

  1. Erremintak atalera joan, Interneteko aukerak.
  2. Pribatutasuna atalean klik egin.
  3. Mugitu nahi duzun pribatutasun maila jarri arte.

Firefox nabigatzailean cookieak konfiguratzeko jarraitu ondorengo pauso hauek (nabigatzailearen bertsioaren arabera aldatu daitezke):

  1. Aukerak edo Lehentasunak atalera joan, sistema operatiboaren arabera aldatu egiten da.
  2. Pribatutasuna atalean klik egin.
  3. Historialean konfigurazio pertsonalizatua erabili.
  4. Orain Cookieak onartu aukera ikusiko duzu; zure lehentasunen arabera, gaitzeko edo desgaitzeko aukera duzu.

Safari nabigatzailea OSXerako cookieak konfiguratzeko jarraitu ondorengo pauso hauek (nabigatzailearen bertsioaren arabera aldatu daitezke):

  1. Lehentasunetara joan, eta ondoren Pribatutasuna atalera.
  2. Aukera horretan Cookieak blokeatu aukera izango duzu, eta bertan egin nahi duzun blokeo mota doituko duzu.

Android dispositiboen nabigatzailerako cookieak konfiguratzeko jarraitu ondorengo pauso hauek (nabigatzailearen bertsioaren arabera aldatu daitezke):

  1. Nabigatzailea exekutatu eta Menu botoiari sakatu, eta ondoren Doikuntzak.
  2. Segurtasuna eta Pribatutasuna atalean Cookieak onartu aukera izango duzu, laukia gaitu edo desgaitzeko.

Windows Phone dispositiboen nabigatzailerako cookieak konfiguratzeko jarraitu ondorengo pauso hauek (nabigatzailearen bertsioaren arabera aldatu daitezke):

  1. Internet Explorer ireki eta ondoren, konfigurazioa.
  2. Orain Cookieak onartu, laukia gaitu edo desgaitzeko aukera duzu.